Hemen daukazue Filmeren abestiak deskargatzeko:
Abestiak
Gose taldeak "Eutsi!" izeneko kantua egin du eta filmeko kantu nagusia da. "Eutsi!" kantuak erritmo dantzagarri eta kutsagarriak nahasten ditu, doinu elektronikoak, pasodoblea, zingaroa, tangoa eta trikia erabiliz. Testuak filmaren mezua maisuki laburbiltzen du. Evaristok (La Polla Records, Gatillazo) abestu eta Gose taldearekin elkarlanean egin du testua.
Gose taldeak bigarren kantua ere egin du: Gatillazo taldeak bere lehen diskoko "Comunicado empresarial para la convivencia y la concordia social" kantuaren bertsio elektronikoa eta punkia.
Potemkin taldeak Zarama taldearen "Dena ongi dabil" kantuaren bertsio rockeroa egin du. Roberto Mosok (Zarama) koruak egin ditu Potemkin taldearekin batera.
Hertzainak, "Eutsi gogor". Euskalduna enpresaren borroka eredugarria azaltzen du kantuak. Abesti klasikoa.
Itoiz, "Ustela". Justiziak eta legeak sortzen duten ustelkeria salatzen du. Itoiz taldearen joera honetako kantu bakarrenetakoa.
Kortatu, "After boltxebike". Beste kantu mitiko bat. Izenburuak dena esaten du.
Delirium Tremens, "Ezin leike". Egunerokotasuna du oinarri. Bizitza nola bizi.
Ruper Ordorika, "The age of self". Robert Wyatt kantari ezkertiarraren bertsioa.
Zarama, "Maiatzaren lehena". Langileria borrokan bere egunean.
Baldin Bada, "No Future". Irtenbide eta etorkizun eskasa kapitalaren eskuetatik datorkiguna.
Mikel Laboa, "Langile baten galderak liburu baten aurrean". Bertolt Brecht idazlearen testua maisuki irakurria eta abestua.
Jotakie, "Euskadi". Bizimodu latzari aurre egiteko modua.
Barricada, "Callejón sin salida". Gai politiko eta sozialaren definizioa. Irtenbide gutxi.
Potato, "La clase obrera". Langileria ba ote den ironikoki abestua.
La Polla Records, "Un rayo de sol". Diskoa bukatzeko kantu dirdiratsua. Eguzki-izpi bat langileriaren borrokarentzat.
Descarga:
http://www.4shared.com/file/52877173/9aab56b6/eutsi_Gose_Potemkin.html

2 comentarios:
Salut camarada! ¿Existe alguna posibilidad de encontrar esta película en castellano?
Gracias por adelantado!
Un saludo
Muy buena recomendación, kamaradas. Un saludo desde Andalucía Proletaria!!!
Publicar un comentario en la entrada