23 noviembre 2011

Topagune de Murales Politicos en Sopela

Hurrengo Azaroaren 26an larrabasterran burutuko den2. mural politikoen topaketara gonbidatu nahi dizuegu. Plaza Beltzak eta Sopelako Gazte Asanbladak antolatzen dugun ekimen honen helburua, herri mugimenduen aldarrikapen eta borrokak ikusgarri egitea da, eta bide batez, gure bizitzetan hain ohikoak egin diren horma gris ilun horiek kolorez zipriztintzea. Aurreko urtean bezala, elkarte eta kolektiboek izango dute muralak egiteko aukera, bakoitzak bere gaia jorratuz. Brotxagaz egindako betiko muralak, grafitia, plantillak, kolasa,...edozer gauzak balio du kalea gure mezuekin apaintzeko.

Honen ostean, poteo bat herritik eta afaria gozoa eskeintzen dizuegu. Sekeko gaztetxean izango da, animatzen zareten guztientzako eta bertako elikagai agroekologikoekin. 

EGITARAUA:
-16.00etan mural margoketa.

-19.00etan poteoa herritik.

- 21.30etan afaria sekeko gaztetxean


OSASUNA TA AUTOGESTIOA!!
http://sopelakogazteasanblada.blogspot.com

Mi lista de blogs

Entradas populares

Páginas vistas en total