Egun zoragarria genuen antolatua gaurko. Urte osoan zehar buru-belarri lanean ibili dira gurekin batera Mendialdea ikastetxeko kideak eta Berriozarko herria jai handi hau aurrera atera ahal izateko.
Egun hauetako aurreikuspenek eguraldi txarra izango genuela adierazten ziguten. Beraz, azken egunetan, egitarauari dagokionez aldaketak egin behar izan genituen. Ahalik eta ekitaldi eta kontzertu gehien karpen estalpetara eraman, baita karpak ere mugitu eta zonaldeak beste modu batera antolatu. Helburutzat, adin guztiek nolabait jaiaz goxatzea genuen, horregatik txikienei begirako ekitaldiak karpara eraman genituen. Eta Vistabellako eremua karpa batez estali genuen.
Aurreikuspenak gaurkoan egi bilakatu dira. Egun osoan zehar euria izan dugu. Eta honek, aurreikusia genuen bezala, jende gutxiago etortzea ekarri du.
Hala ere, eskertu beharra dago, batetik, urte guzti honetan lanean egon diren Berriozarko kideei. Baita azken aste honetan dena atontzen ibili diren bolondres guztiei. Eta nola ez gaurkoan ere lanean aritu direnei. Beraiek guztiei esker atera ahal izan dugu jaia aurrera.
Eskertu nahi diogu ere, eguraldia ona ez zelarik ere, hona etorri den jende guzti horri. Euskal Herriko herrialde ezberdinetatik hurbildu zaigu jendea. Eta giro paregabea jartzea lortu dugu denon artean. Egunak aurrera egin du eta berarekin jai giroak ere. Denon artean lortu dugu.
Hala ere, esan beharra dago, jai hau, jende andanarentzat antolatzen dela, ekitaldiz beteriko egun osoa, eta gauza asko bertan behera utzi behar izan dira eta esan bezala ez dela beste urteetan bezain beste jende etorri. Horregatik, ondorio ekonomikoak ere etorriko zaizkigu. Beraz, hona etortzeko asmoa zuen guzti horiei, eta euriaren erruz etxean geratu direnei, aukera eman nahi diegu euren ekarpentxoa egiteko. Horretarako, kontu korronte bat ireki dugu zeinetan denon elkartasuna eta laguntzarekin, behintzat jaiko gastuak kitatzea lortzen ahaleginduko garen. Kontu korrentea:
Euskadiko Kutxa: 3035.0058.30.0581172598
Euskal Herritarrei ere eskatu nahi diegu, proiektu herritar hau aurrera jarraitzeko behar dugun laguntza ematea. Egunez egun hezkuntzak jasaten dituen erasoen aurrean gogor erantzunez, eta baita ikastetxez ikastetxe, herriz herri, euskal eskola publiko Berria eraikitzen denok batera pausuak ematen jarraitzea. Denok elkarrekin, elkarlanean. Helburu dugun Hezkuntza Sistema Propioa aldarrikatzea eta eraikitzea inoiz baino beharrezkoa dugu.
Beraz, bide horretan laguntza guztia eskertuko genuke, gure txikitasunetik, proiektu handi hau zabaldu eta garatzen joateko.
Mila esker danoi.
5 comentarios:
Así me gusta defendiendo la eskola publikoa, no como todos esos que defienden la escuela privada concertada, las ikastolas y que no son capaces de luchar para que haya una escuela pública en euskera en sus barrios y pueblos.
A tomar por culo las ikastolas, gora eskola publikoa, guztiona, por qué tengo yo con mis impuestos que pagar la escuela privada como son las ikastolas, esto hace que el gasto público en educación se dispare, en la cav tenemos el mayor gasto con diferencia por culpa de tener la mayor cantidad de escuela privada concentada, a mayor escuela privada concentada mayor gasto, es un modelo insostenible.
salud
sozialismorantz:
si no llega a ser por las ikastolas el euskera estaria muerto, y con el, este pueblo.
GORA IKASTOLAK!
Una aclaración sobre lo que dije ayer, yo no he dicho que se destine mayor dinero público por alumno a quien estudia en una escuela privada concentada, este dinero es parecido, lo que ocurre es que a mayor número de alumnos en escuela privada concertada menos alumnos para la escuela pública y esto hace que la escuela pública exija un mayor gasto por alumno para lograr la misma eficacia.
Lo que yo critico es el sistema educativo, es un sistema derrochador, no somos ricos para estar gastando tanto en la educación de modo imnecesario, para tener dos modelos que se reparten los alumnos, lo que debe existir es una escuela pública y otra privada sin recursos públicos claro.
Anonimo
Las ikastolas hoy impiden que la gente luche por la oficialidad del euskera y poder estudiar en su barrio o pueblo en euskera, ejemplo de esto es la zona que definen como no vascófona en nafarroa o trebino donde los vascos no pueden acudir a la escuela pública en euskera, las ikastolas no hacen ningún favor, el único favor lo hace la lucha y que todos puedan estudiar en euskera sin que los euskalunes sean un ghetto o no se tenga el dinero para mandar al hijo a una eskuela privada concertada, una ikastola.
Las ikastolas tuvieron su oportunidad de formar parte de la educación pública y muchas decidieron tomar este camino, en mi pueblo basauri las causas fueron otras (yo viví esto) pero la ikastola pasó a ser una eskuela pública y hoy se le sigue llamando ikastola sin ser. Esta oportunidad se les debería volver a dar cuando desaparezca el modelo privado concertado, como a todas las escuelas que funcionan con este modelo, claro que los profesores como ocudió en basauri tendrán que pasar la prueba, en la educación publica no se contrata a dedo.
salud
Euskara ez legoke hilda eta herri hau askoz gutxiago, ikastolito maitea. Ikastolek IRAGAN batean bete zuten papera ukaezina da, baldintza eskas eta semi-klandestino batzuetan garatzen joan zirelako euskaraz jorratutako hezkuntzaren kimua, beste gauza askoren artean. Lan eskerga hura doakoa, eskuzabala, abertzalea eta militantea izan zen, herri honi etorkizun bat eskeintzeko eta hamarkada luze batzuetako tuneletik irtetzen laguntzeko. Ikastolen ekimena ezin da garaiko euskal pizkundetik isolatu. Izan ere, abertzaletasun modernoak, E. abangoardia izanik, Ez dok hamairu, eskultura, euskara batuaren oinarriak, literaturaren garapena, dibulgazio zientifikorako lehen testu euskaldunak, etabar luze bat eman zituen ikastolekin batera.
Gaur egungo errealitatea oso bestelakoa dela asumitzea baino ez da geratzen. Iraganeko planteamendu hoietatik at, eta egungo baldintza sozio-politiko guztiz ezberdinetan, ikastolek ez diote edukinetan ezer ezberdinik eskeintzen herri honetako belaunaldi berriei. Gauza jakina da euskararen funtzionamendua ez dagoela %100ean bermatuta irakaskuntza publikoan EH osoan, baina hainbat ikastolitok oraindik bere egiten duten izaera super-abertzale-askatzaile hori iruzur hutsa baino ez da. Euskal eskola publikoren alde!
no quiero dar mi dinero a nada privado aunque sea una ikastola.
euskara publikoa!!!
ni un euro a las privadas
Publicar un comentario en la entrada