18 junio 2012

LABen zentsuratzen da, emendakin kritikoak ez dituzte plazaratzen uzten. Otegisten demokrazia garai berrien ispilu!!

Legal eta zabal...Euskal Ezker Batua!!

Bidali egin digute gutun interesgarri bat non LABen otegisten azpijoku zikinak azaltzen dizkiguten. Bake garai hauetan kritikoek jasotzen dute egurra. Lotsagatik izango da, nekez jota daudelako beste batzuek, edota bildurragatik, baina etxera joan ez direnak damutu berri hauei egiten diete lana. Hemen daukagu duintasun exemplu paregabea.










Aupa, Euskal Herria Sozialista!
>
>
> Fermintxo naiz, Fermin  xxxx xxxxxxx xxxxxx, Berriozarkoa. LABeko
> afiliatua nintzen, LAB Irakaskuntzakoa, hain xuxen, Frantsesa irakaslea
> bainaiz xxxxxxxxxx eskolan.
>
> Sindikatuaren VIII.Biltzarrerako emendakin osoa aurkeztea erabaki nuen,
> ponentzia ofizialarekin ados ez nengoelakotz, sobera sozialdemokrata
> iduritzen zitzaidalakotz.
>
> Horregatik emendakin osoa egin nuen "Eraiki dezagun Euskal Errepublika
> Sozialista" izenekoa. Garaiz eta arauz aurkeztu nuen, sindikatuak eskatu
> bezala,maiatzaren 18an.
>
> Zorigaitzez, LABeko zuzendaritzak zentsuratu dit, atzera bota,
> edota bere hitzetan errateko, ez didate emendakina "tramitatu". Hau
> da,LABeko afiliatuek ez dute jakinen idatzi denik ere!
>
> Laburbilduz: maiatzaren 28an nirekin elkartu zen Ainhoa Etxaide bera,
> Zugarramurdiko eskolan. Bere prposamena zen emandakina nihaurrek
> erretiratzea, gainontzeko zuzenketak argitaratu aitzin. Nik pentsatuko
> nuela erran nion.
>
> Maiatzaren 31 Altsatsun elkartu ginen berriz, Ainhoa
> Etxaide eta LABeko zuzendaritzako bertze bi kide. Ni, neure lagun batekin
> joan nintzen bilerarat: laguntzaile eta lekuko gisa. Bertan jakinarazi
> zidaten Komite Nazionalak ez zuela nire emendakina onartzen, eta
> Biltzarreko prozesuan ez agertzea proposatu behar ziotela Nazio
> Biltzarrari. Nik eskatu nuen Nazio Biltzarrean parte hartu ahal izatea,
> neure burua eta neure emendakina defendatu ahal izateko. Ezetz erran
> zidaten, ez
> bainintzen egitura horretako kide.
>
> Gauzak horrela, ekainaren 7an, Txabi Etxebarrietaren urteurrenean,
> Langile Froentearen arduradun handi horren hilketaren egunean,LABeko
> Biltzar Nazionalak erabaki zuen ene emendakin osoa ez tramitatzea,"atzera
> botatzea" haien hitzetan.
>
> Hau da, LABeko afiliazioari eta
> militantziari ez bidaltzea emendakina, eta VIII Biltzarrean ez
> eztabaidatzea.
>
> Ondorioz, nik baja eman dut LAB sindikatuan ekainaren 8an.
>
> Izan ongi eta lotu borrokari!
>
> Gora Euskal Herri Langilea!
> Gora Euskal Errepublika Sozialista!
>
>
> Fermintxo

11 comentarios:

Anónimo dijo...

Es curioso que no se cortan ni con los ex-presos. Tambien aparece en Borroka da Garaia. Estas son las consecuencias de Zutik Eh.

Anónimo dijo...

Hori horrela bada benetan lotsagarria litzateke. LAB betidanik ezker abertzaleko erakunderik epelenetarikoa izan da, baina beti irmoki mantendu egin du klase hizkera, sozialismoaren inguruko gogoetekin.

Animo orduan berriozarreko Fermintxo!

Fermintxo dijo...

Milesker animoengatik, bainan inportanteagoa da aurkezturiko ponentzia alternatiboa irakurri, eztabaidatu eta kritikatzea. Blog honetan argitaratzea eskatu dut, baina "Borroka garaia da!" weborrian irakurtzen ahal duzu jadanik. Kontua da euskal iraultzaileok biltzea programa baten inguruan, eta ponentziak hori nahi zuen lortu LABen baitan, 45.000 afiliatuen artean aunitz eta aunitz iraultzaileak direlakotz. Jakina, LABek bere eginen balitu planteamendu hauek, zinezko eta benetako lurrikara iraultzailea izanen litzateke. Dena den, kapitalismo inperialistaren krisi globala ikusiz, laster ala berandu sindikalismo iraultzaile euskalduna berpiztuko da berriz, LABekin ... ala LAB gabe...

Koba dijo...

Hori horrela denaren inguruko zalantzarik ez izatea inork. Beste hizkuntza batean azaldu dezakete egiten ari direna liki-refor-sozialdemokrata hauek baina funtsean ez da hitz handirik behar maniobra honetaz ohartzeko. Oraindik ez da egon une politikoaren aldeko argudio sendo eta argirik eman duenik herri honetan eta hori, grabe izateaz gain, errealitatea gezurrekin estaltzearen sinonimo hutsa baino ez da. Htz bakarrean, IRUZUR HISTORIKOA da egiten ari direna, euren bulegotxoetako, hoteletako prentsaurrekoetako eta burokratismo okagarriaren berotasun, epelkeri eta erosotasunetik. Eta dena soldata baten trukean gainera. Egun, taldexka hau, "ezker abertzale berriaren" liberatuen kasta berria da Euskal Mugimendu Iraultzailearen zokoratze saiakeraren arduradun politiko nagusia. Irrifartsu agertzen zaizkigu euren agertokietan, dena ondo doanaren plantak egiten dituzte, egoera kontrolpean dutela antzeztu nahiean. Dena soldata baten trukean, politikaz bizitzeko. Baliteke hori izatea EHko prekarietatea borrokatzeko proposatzen duten tresna, une honetara iritsiak, auskalo!

Ez legoke batere gaizki zentsuratutako dokumentu osoa eskuragarri jartzea hemen, azken batean, oraindik orain, badira euren burua iraultzailetzat duten LABeko oinarriko militante asko.

Aurrera Euskal Langileri Iraultzailea, pikutara otegisten "pueblo abertzale de izquierdas" asmakizun sozialdemokrata!

Burdingorri dijo...

gora fermintxok irudikatu duen langile duintasunaren adibide paregabea! gora teoria iraultzailearen ikasketa herrien askatasunaren lorpenerako! gora marxismo-leninismoa!

Anónimo dijo...

http://www.elcorreo.com/vizcaya/20120619/mas-actualidad/politica/detenidos-agresiones-ertzaintza-201206191141.html

Anónimo dijo...

dokumentoa hementxe duzue.
http://borrokagaraia.wordpress.com/2012/06/18/eraiki-dezagun-euskal-errepublika-sozialista/
Este es el enlace al documento.

Anónimo dijo...

aqui dice, que Fermin envio una ponencia alternativa para el congreso de LAB y que la misma secretaria se entrevisto con él para presionarlo y conseguir que la retirara, al no conseguirlo, lo han prohibido ycensurado.
eso es la democracia participativa de los otegistas.

Fermintxo dijo...

Respondiendo a Anónimo 9:49 AM: no es exacto decir qe me presionaran, me parece una expresión excesiva y sesgada, que no aporta nada al verdadero debate, sino que lo enmaraña y personaliza.
En mi opinión, la secretaria general de LAB tiene todo el derecho del mundo de reunirse con un afiliado para debatir cuestiones políticas y sindicales y para explicarle sus posturas y reflexiones. Esto es lo que Ainhoa Etxaide hizo conmigo en la primera reunión de una forma cortés, amable, franca y clara. Y el debate estuvo muy bien.
El problema empieza cuando el Comité Ejecutivo y luego el Comité Nacional deciden que la ponencia alternativa no va a ir al Congreso, que no se la va a difundir entre la militancia y afiliación, que no se va a debatir. Ese es el verdadero problema, porqué se le tiene verdadero pánico a los debates estratégicos de fondo, porque se piensa que eso no es más que crear problemas, o que no corresponde a LAB tener una estrategia capitalista autónoma y soberana.
El problema se convierte en una actuación intolerable cuando se le niega a un afiliado el derecho a defender sus posturas políticas y sindicales, su ponencia alternativa delante de la Asamblea Nacional, que es el órgano supremo entre Congresos, en el momento en que esa misma Asamblea Nacional debate si "censura", "echa p'atras", "no tramita", "rechaza", "no acepta" o como quieran llamarlo una enmienda a la totalidad hecha por un afiliado. Ahí está en mi opinión el verdadero problema y el debate de fondo: ¿se puede debatir en el 8 Congreso de LAB una ponencia que defiende la Revolución Socialista Euskaldun, que habla de Pueblo Trabajador Vasco, de conciencia de clase, de praxis revolucionaria, de República Socialista Vasca, de comunismo, de transición ecosocialista, de decrecimiento, de lucha feminista contra el patriarcado, de no confiar ni ceder un milímetro frente al imperialismo capitalista, de cuestionar el carácter de clase del llamado "Estado Vasco" que nos quieren vender, de Poder Popular, etc...? ¿Se puede cuestionar la línea reformista, socialdemócrata y de integración en el Sistema de la actual Izquierda Abertzale? ¿Se puede proponer una estrategia sindical comunista revolucionaria en LAB, aunque se pierdan las votaciones -eso es lo de menos-, pero se ganen conciencias? Ese es en mi opinión el verdadero debate de fondo: ¿después de 60 años de lucha nos vamos a integrar en el Sistema Imperialista como hicieron los revisionistas y eurocomunistas?¿precisamente ahora, cuando el capitalismo ha entrado en una crisi de largo ciclo, como en 1914-1945? Creo que el tema merece un debate a fondo y que ha llegado el momento en que los comunistas revolucionarios euskaldunes demos la cara. Por eso escribí la ponencia alternativa y pido a todos los revolucionarios vascos y euskaldunes que la lean, la critiquen, la mejoren o la manden a la mierda. ¡Pero que se difunda!

Alfonso dijo...

Aupa peña! Eztabaida mahai gainean dago: borroka iraultzailarekin aurrera egitea, edo borroka hori saltzea sistemak baimendutako espazio batzuetatan parte hartzeko. Haustura edo erreforma. Batzuk esaten zuten ezker abertzalearen barnean egin behar zela eztabaida, baina agerian utzi denez, ezinezkoa da.Azken urte hauetan gertatutako aldaketa kualitatiboak atzera ezinak dira.Orain Sortu legeztatu diete, eta poz-pozik egongo dira... Baina Herri Langilearen alternatiba ez da Sorturena. Batzuk baietz pentsatuko dute, azken 30 urtetan E.Ak hartutako zilegitasunagatik baina "el pescao está vendido" borroka iraultzaileari dagokionez. Baita ere "konfrontazio demokratikoan" deitzen duten horretan, Donostian ikusi berri dugunez. Beraz,pixkanaka-pixkanaka ibilbideak bilatu behar ditugu Euskal Herriko iraultzaileok, eta Berriozarko lagunak honetarako tresna bat mahai gainean jarri du. Ze fase honetan borroka ideolojikoa oso inportantea da. Ez daukate argudiorik, bakarrik jendearen sentipen onetaz edo konfidantsaz baliatzen dira. Oraindik "barruan" daudenak, traizio ideolojiko eta politiko hau salatzea besterik ezin dute egin. Animo eta aurrera! Borroka iraultzaileak bizirik darrai, estatu kapitalista suntsitu arte! P.D: Fermintxok animorik behar ez duela esaten du, baina miresgarria da APARATUAREN azpijokoa salatzeko ausardia. Aupa Fermintxo!

Anónimo dijo...

pixkana ikusten da batzuk mugitzen hasi direla, bazen garaia! ni ez naiz gai teoriko eta ideologikoetan sartuko oso komplikatua egingo litzaidakeelako (pertsona guztiak ezin dira teorikoak izan...). nik argi daukadana da independentzia eta sozialismoa behar dugula, eta horretan egin behar dela lan, ta horretarako argi dago beste alderdi, mugimendu, sindikatu, ..., batzuk behar direla, gaur egun daudenak kapitalismoan gustura daudela dirudi ta (giouzkoako foru aldundia ta bilduk gobernaturiko udaletxeak pnvk kudeatutakoen antza dute, ezberdintasunekin noski). beraz jarrai dezagun borrokan! euskal alderdi iraultzaile bat behar dugu eta orain izan behar da, gazte jendeak borroka zer den ahaztu baino lehen!

Mi lista de blogs

Entradas populares

Páginas vistas en total