si la quereis en archivo adjunto escribir a nuestra dirección.
AURKIBIDEA
0.- Sarrera
1.- Kapitalismoa: sistema zapaltzaile hegemonikoa planeta osoan
2.- Sindikalismo iraultzailea
kapitalismoaren aurka
3.- Euskal Herri Langileak
egoera irauli behar du
4.- Euskal Errepublika
Sozialistaren bidean
5.- LAB, Euskal Herri
Langilearen Erakundea
0.- Sarrera
1.- Zergatik ponentzia hau?
Aurkezten dugun ponentzia hau
ildo eta estrategia sozio-politiko-sindikal zehatz batean kokatzen denez, uste
dugu komeni dela azalpen orokor bat egitea, proposamen bakoitza nondik eta
zergatik egiten den adierazteko.
2.- Kapitalismo
inperialistaren krisi globala
Oraingoa ez da uhin laburreko
krisi bat, baizik eta kapitalismoak bere 500 urtetan zehar bizi izan dituen
ateka handi horietarikoa, kapitalaren metaketa eta hazkundearen ziklo oso bat
markatuko duena, ala sistema hiltzaile eta terrorista honen gainbehera eta
iraultzea zabalduko duena. Krisiaren irtenbidea, klase borrokak markatuko du,
langileon indar sozial eta boterea.
3.- Alternatiba integral baten
behar gorria
Kapitalismoa ezin da irauli
aldez aurretik alternatiba bat (edota batzuk) eraikitzen hasi gabe. Praktika
eta teoria uztartu behar dira, kiribil dialektiko batean, praxia sortzeko:
teoria praktikatua eta praktika teorizatua. Alternatiba horiek globalak eta
integralak izan behar dira, eta sistemaren krisi orokorreko atal guztiei
erantzun behar diete. Horrela bakarrik erdietsiko dugu langileriak kapitalismoa
suntsitzea eta zibilizazio berri bat eraikitzen hastea.
4.-
Ortzadarraren Iraultza Sozialista
XXI. mendeko Iraultza sozialistek XIX. eta XX. mendeko esperientzietatik
batez ere edan eta ikasi behar dute. Horregatik iraultza sozialistari ekarpenak
eta ñabardurak ezartzen dizkiogu: ekologista, feminista, indigenista,
internazionalista, antiarrazista, deshazkundearen aldekoa... langileon praktika
egunerokoak ezaugarrituko du gure proiektu historikoa.
5.- Izarra eta lauburua
Euskal Herri Langilearen Iraultza Sozialista bi sinbolotan laburbiltzen
ditugu. Izar gorriak bortz erpin ditu: euskalduntasuna, feminismoa,
ekologismoa, internazionalismoa eta komunismoa. Lauburuak lau adar: erroa eta gogoa, jakintza eta
ekintza. Hau da, errotu eta gogotu, jakin eta ekin. Bertze manera batez: oina,
bihotza, burua eta eskua.
Gora Euskal
Herri Langilea!
Gora Euskal Iraultza!
Gora Euskal Errepublika Sozialista!
ORAIN DA
GARAIA,
ERAIKI
DEZAGUN LANGILEON
EUSKAL HERRIA!!!
1.-
Kapitalismoa: sistema zapaltzaile
hegemonikoa planeta osoan
1.1.- Zer da kapitalismoa?
1.- Kapitalismoa gaur egun
planeta osoan hegemonikoa den sistema zapaltzailea da. Eurasiako mendebaldean
XII-XV. mendeetan emeki-emeki eta urratsez-urrats eraikia, Feudalismoaren
baitan garatu zen. XVI. mendean Eurasia mendebaldeko estatu protokapitalistek
Amerika eta Afrikaren konkista eta arpilatze sistematikoari ekin zioten, eta
honek izugarri azkartu zuen ekoizpen modu hau, Feudalismoa eraldatzeraino eta
Absolutismoa sortuz. XVIII eta XIX mendean Eurasiako gainontzeko lurraldeak eta
Ozeaniakoak menderatu eta kolonizatu zituzten jadanik kapitalistak ziren
estatuek, eta Absolutismoa erreformatuz edota irauliz, kapitalismoaren klase
nagusiak, burgesiak, hegemonia eta boterea eskuratu zuen planeta osoan.
Horretarako kontrairaultza industriala baliatu zuen, ekoizpen indarren hazkunde
erraldoia eraginez, eta aldi berean oreka ekologikoa modu larrian hausten
hasiz.
2.- Kapitalismoa da Humanitateak
ezagutu duen sistema zapaltzaile eraginkor, krudel eta gupidagabeena. Lau ekimen lazgarrietan oinarritzen da: genozidioak, herri eta klaseen
exterminio sistematikoa, etnozidioak,
herri eta hizkuntzen suntsitze planifikatua, feminizidioak, emazteen aurkako bortxakeria etengabe eta orokorra,
eta ekozidioak, espezie eta izaki
bizidunen desagertze masiboa.
3.- Kapitalismoa kapitalaren
metaketan eta birsortzean datzan sistema politiko-ekonomiko-militar-kultural
globala da. Hasieran Feudalismoaren baitan azpisistema hazkor eta erasokor gisa
sortua, laster nagusitu zen, gainontzeko zapalkuntza zaharragoak (patriarkatua,
arrazismoa, etnizismo linguistiko eta kulturala, produktibismoa …) integratuz
bere baitan. Honekin batera, ekoizpen sistema zaharragoak (despotismoa,
esklabutza, feudalismoa …) azpiratu eta subordinatu zituen. Honek erran nahi du
kapitalismoa ezin dela erabat irauli bera baitan integratu dituen zapalkuntza
zahar eta sakonagoak suntsitu gabe. Horiegin ezean, botere zapaltzaileen
saretze eta metatzearen logikak kapitalismoa birsortzen du luze gabe.
4.- Kapitala ez da diru meta
huts bat. Kapitala harreman sozial bat da, klase sozialen artean gertatzen den
ekoizpen modu espezifiko bat, zeinaren baitan dinamika sozial osoa dirua
metatzeari eta gauza eta izaki oro merkantzia bihurtzeari begira egiten den.
Merkantzia da kapitalismoaren minbiziaren metabolismoaren zelula basikoa,
merkantzien ekoizpena.
5.- LABek konpromisoa hartzen
du hurrengo bortz urtetan kapitalismoaren azterketa teoriko eta praktikoan
sakontzeko, eta horretarako baliabide guztiak ezarriko ditu: formakuntza arloa
indartzea, Euskal Herri Langilearen
Unibertsitatea sortzea bertze eragile sozial eta sindikalekin,
militantziaren formazio sistematizatua eta afiliatuei eskaini beharreko
prestatze ikastaroak. Honen plangintza hiru hilabete barru aurkeztuko da.
1.2.-
Kapitalismo inperialistaren krisi globala
6.- XIX. mendearen bukaeran kapitalismoak
planeta osoa konkistatua zuen, nahiz eta bertze ekoizpen moduak oraindik
existitu bere mundu-ekonomiaren periferian. Bera zen hegemonikoa eta XX.
mendean zehar bera nagusitu da, gero eta arlo sozial gehiago merkantilizatuz.
7.- XX. mendean kapitalismoak bi krisi
gogor eta sakon bizi izan zituen, estatu batzuen hegemonia kolokan jarri
zituztenak, bertze estatu batzuen nagusikeria ezarri zituztenak eta batez ere
kapitalaren metatze eta hazkunde zikloetan aldaketa sakon eta estrukturalak
eragin zituztenak. Krisi horien azaleratze lazgarrienak bi Mundu Gerrak izan
ziren.
8.- 1945ean kapitalaren metatze dinamikan
uhin luzeko ziklo bat zabaldu zen, zeinak 30 urtez-edo iraun baitzuen. Geroztik
kapitalismoa krisian murgildu da, bizkortze ziklo ttiki eta labur batzuk
tartean. 2007az geroztik bertze krisi global batez mintza gaitezke argiro.
9.- Krisi global honek batasun eta koherentzia
ikaragarria du, bainan hobeki ulertzeko, arloz arlo aletu behar dugu: krisi ekonomikoa,
ekologikoa, politikoa, ideologiko-kulturala, militarra, elikadurazkoa,
patriarkala … krisi bakar eta globalaren une eta guneak dira, poliedro makabro
bakar baten alde desberdinak.
10.- Hemen ezarri behar dira Ponentziako
1.2. atalean “Krisi sistemikoaren dimentsio ulertzeko hainbat gako” izenburuko zatian dauden 10, 11, 12,13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20,
21, 22, 23, 24 eta 25. puntuak.
11.-
Honek guztiak argi uzten digu ez gaudela ziklo laburreko krisi ekonomiko
baten aurrean. Askoz sakonagoa da. Krisi sistemikoa bizitzen ari gara. Eta
luzera doa, bi irtenbide posiblerekin: oligarkia inperialistaren garaipena, eta
kapitalaren metatze eta hazkunde ziklo berri baten zabaltzea, ezin imajinatuzko
miseria, oinaze eta sufrimendua Herri Langileendako, ala Herri Langileen
Iraultza Sozialisten ziklo luze baten irekitzea planeta mailan, kapitalismoa
suntsitzeko eta “omnia sunt communia!” lelo miresgarrian laburbiltzen den
zibilizazio baten eraikuntza progresiboa. Sozialismoa, komunismoaren helburu
eta utopia gabe, laster ala berandu gelditu egiten da, eta burokratizazio eta
botere hierarkiko-zapaltzaileen metatze eta kiribiltzearen ondorioz,
emeki-emeki kapitalismorantz itzuli egiten da.
12.- Ez gaitezen engaina, kapitalismo
inperialista ezin da eztitu, ezin da leundu, ezin da zibilizatu. Hori ameskeria
izan zen lehen, azken 60 urteetan, Inperialismoaren Erdiguneko Herri Langileak
lokartu eta usteldu zituen lilurakeria kriminala, Kapitalismoak Periferiako
Herri Langileak esplotazio errukigabearen osin beltzean amiltzen zituen
bitartean. Orain Eurasia mendebalde, Japonia eta Estatu Batuetako Herri
Langileak lokamuts horretatik esnatzen ari gara, Kapitalaren atzaparrek gure ateetan
ere jotzen dutelakotz. “Ongizate Estatua”,
Kapitalismoaren konplizeak izateko eta Iraultza Sozialistak zapuzteko
Sistemak eman zigun gozokia agortu da, eta negarrez esnatu gara: “Non dago gure
biberoia?”. Kapitalak ez du jadanik beharrezko. Ez da Iraultzaren beldur. Fini
predikia eta segi lanerat!
13.- LABek
bere egiten Rosa Luxemburgen lelo iraultzailea: Sozialismoa ala basakeria!
1.3.- Nazioarteko egoera
14.- Hemen ezarri
behar da Ponentzian “eranskin” bezala ageri den Nazioarteko egoera izeneko
atala. Izugarrizko garrantzia du gurea bezalako sindikatu sozio-politiko batean
kapitalismoaren mekanismoen ulertze sakona eta ikuspegi globala. Nazioarteko
egoera ezin da, inolaz ere, sindikalismo iraultzailearendako, “eranskin” bat,
bere praxi eraldatzaile eta askatzailearen muina baizik. Ondoren eranskinaren
lau atal aipatuko ditut, eta proposatzen diren aldaketak:
1.3.1.- Kapitalismoa: ordena ekonomiko eta sozial
bidegabea
15.- Atal
hau bere horretan mantendu behar da, deus ere aldatu gabe.
1.3.2.- Europar Batasuna eta AEB: krisialdi
kapitalistaren muina
16.- Atal hau ere bere horretan mantendu behar
da, deus ere aldatu gabe
1.3.3.- Nazio zapalduen egoera anbiguoa
17.- Gurea bezalako
Nazio zapaldu batean, berebiziko garrantzia du munduko Nazio zapalduen egoera
aztertzea, beti ere langileon ikuspegitik, hau da, klase ikuspegitik, Nazio
zapaldu guztietan bi proiektu nazional izaten baitira: bertako burgesiarena eta
Herri Langilearena.
18.- Luze joko liguke munduan zehar bizi
diren Nazio eta Herri zapaldu guztien zerrenda egiteak eta beren egoerak xeheki
aztertzeak, eta horretarako Nazio Biltzar monografiko bat egitea proposatzen
da, hemendik sei hilabetera eta afiliazio osoari irekia, honako gaiarekin: “Askapen
Nazionala eta Askapen Soziala: Independentzia eta Sozialismoa Euskal Herrian
eta munduan”.
19.- Nazioarteko egoerari dagokionez,
azpimarratu behar da nazio auziez eta arazoez Kapitalismo inperialistak egiten
duen erabiltze maltzur eta kontrairaultzailea, Herri Langile askorengan ilusio
faltsuak piztuz eta Herri batzuk bertzeen kontra mugiaraziz, beti ere
Kapitalaren logikaren baitan.
Adibide paradigmatikoa dugu Kosovon edota Hego
Sudanen, non erabat zilegi diren eskakizun eta eskubide nazionalak manipulatu
diren Inperialismoarentzat estrategikoak diren eskualdeetan estatu satelite eta
txotxongilo batzuk sortzeko, hango burgesia “nazionalista”ren laguntzaz eta
Herri Langileen desorientazioaz edota etsipena baliatuz.
20.- Nazio zapalkuntza, etnozidioak
bezalaxe, kapitalismoa baino hagitzez zaharragoak eta sakonagoak dira, eta ezin
da, bertzerik gabe, dena Sozialismoarekin konponduko dela erran, ezta hurrik
eman ere.
Halaber, ezin da Herri Langilea
engainatu eta manipulatu, ilusio faltsuak sortuz, pentsatuz Inperialismoak
Nazio zapalduen askatasuna onartuko duela, baldin eta gure borroka eta
eskakizunak “moderatzen” baditugu.
Horrelako jukutria eta engainua egiteko
badira Nazio zapalduetako burgesia “nazionalistak”, zeinek mundu osoan zehar
berdin-berdin jokatzen baitute, Irlandatik Kurdistanerat eta Palestinatik
Euskal Herrirat.
Nazio zapalduetako Herri Langileendako,
ez dago independentziarik sozialismorik gabe, eta alderantziz.
7 comentarios:
Sería mucho pedir que lo tradujeráis al castellano? lamentándolo mucho no sé euskara y me intersa saber lo que dice. Eskerrik asko, Maite
kien coño es el expreso Txindoki, q anda dando x culo en arabatik?
el trabajo de traducirlo es colosal porque esto es solo una parte, el documento es mucho mas amplio, nose si alguien lo hara...
Para Anónimo 6:75 PM: creo que te llamas Maite. Espero tener terminada la traducción al Español de la ponencia alternativa para mañana. En cuanto la acabe la mandaré a este blog. De todas maneras, creo que deberías aprender Euskara. Espero que te animes y en septiembre te veamos en AEK (o donde prefieras aprender Euskara).
animo fermintxo,
muchos en este pais estamos contigo.
Amig@ anonim@ 10:53 PM: una vez más gracias por los ánimos, pero mucho más importante es leer la ponencia alternativa, debatirla, criticarla, mejorarla, difundirla, estudiarla colectivamente para sacarle las contradicciones y los puntos débiles, elaborar otras ponencias alternativas mejores y más completas, más revolucionarias, más comunistas, ("que cien flores florezcan, que cien escuelas compitan", ¿os acordáis?), mandarla a la mierda por izquierdista, panfletaria, demagógica, irresponsable y lunática (pero sin descalificaciones ni insultos personales, con argumentos y razones políticas, sindicales, teóricas, filosóficas, racionales, dialécticas...) Debatir, cuestionar, no retroceder ante ningún tabú que esclavice a l@s dominad@as y humillad@as, que oprima a los Pueblos Trabajadores de este planeta. "De omnibus dubitandum" que decía el compañero Karl...
Por favor, "no estéis conmigo", yo solo no valgo nada, como decía Ernesto, yo solo no soy más que una gota de lluvia en una tormenta marina, el asunto no es "estar" con alguien, sino pensar cada uno con su cabeza y su corazón, ser crític@ de todo y de tod@s, especialemente de nuestra propia teoría y práctica, enraizarse en las luchas y en las aspiraciones, en los combates y en los sueños del Pueblo Trabajador Vasco, de nuestra clase, la Clase Obrera Vasca, y sobre todo del corazón de nuestro Pueblo, de su núcleo viviente, de la fuente de vida de nuestra Euskal Herria: Euskal Herri Langilea, Euskal Langileria, Herri Langile Euskalduna.
Hay que estudiar, aprender, luchar, trabajar, volver a estudiar, aprender, debatir colectivamente, luchar, trabajar, y así sin parar: eso es la praxis revolucionaria, práctica teorizada y teoría llevada a la práctica en una espiral dialéctica.
Un abrazo revolucionario y comunista euskaldun para tod@s. ¡Ánimo, tenemos un mundo nuevo en nuestros corazones, todo por ganar y nada que perder que no sean nuestras cadenas!
OMNIA SUNT COMMUNIA!
Gora Euskal Iraultza Sozialista!
Gora Euskal Errepublika Sozialista!
Kaixo Fermintxo: eskerrik asko por traducirlo, Soy de EH, pero vivo fuera, así que lo tengo un poco difícil para aprender euskara. Voy aprendiendo, poco a poco, palabra a palabra, y SI, mi proposito es saber cada día más.
Hasta que llegue a eso, me perdería
leer tu queja, que creo, es fundamentada.
Basarkada bat, Maite
Publicar un comentario en la entrada