Buscar este blog

05 abril 2015

ZUTIK 65 de 1982 (ETA p-m)

tomado de Aurrera Langilaria.
Pincha para acceder a la Revista.
Sarrera honetan ETA pm-ren VIII. Biltzar Nagusia ondoren 1982an argitaratutako Zutik 65 aztertuko dugu. Militantziaren 3/4 baino gehiagok Orreaga txosteneko tesiak babestu ondoren, talde likidazionistak erakundea utzi zuen (EEko oportunistek haiekin bat egingo zutelarik).
Hasieran borroka politiko-militarraren defentsa egiten da, tesi abandonista eta militaristen aurka, demokrazia-burgeseko egoeran. Honetarako Otsagabiak ponentziari (VII. Biltzar nagusian onartutako) kritika egiten zaio, bere ekarpenak barneratu eta akats gisa jotzen dutena baztertzeko.
Zentzu honetan esan beharra dago instituzionalizaziorako joera borrokatu ordez, hau halabeharrezkotzat jotzen dela eta “botere bikoitzaren” eraikitzea, aldiz, ezinezkotzat gizarte garatua batean. Hau hutsune larria da, zeren nahiz eta demokrazia-burgesean legalitatea ahalik eta gehien aprobetxatu behar den,berez langileek esperientzia iraultzailea lortzen duten lekua masa borrokaren inguruan eraikitako botere bilateral-ak Estatuez gaindiko oligarkia finantzariak sortutako boterearen estrategia zehazteko orduan duen pisua adieraziz: beldurraren politika, Kapitalen esportazioaren egituraketa eta Lanaren Nazioarteko Banaketaren oinarriak azaleratuz. Zerbait aipatzearren eurokomunismoari kritika eza eta “hiru munduen” terminologiaren erabilera aipa daitezke.
Estatu burgesaren karakterizaziorako Gramsci eta Poulantzas hartzen dituzte iturritzat, hegemonia zehaztapenaren inguruan. Azken hau eurokomunismora igaro zela kontuan hartuta, oportunismo mota honek Bloke PMan zuen eragina adierazten du, baita VII. Biltzar Nagusiari egiten dioten kritika okerrak.
EErekiko jarrera baikorra txostenean zehar ere honen baitan kokatzen da. Hala ere, amaierako eranskinetan honen gidaritzaren politika sozialdemokrata eta adostailea salatzen da, eta beren ildoa jarraituko lukeen ezker abertzaleko beste aukera politiko bat antolatzeko nahia plazaratzen da (gertatu ez zena).
Esan daiteke, ETA pm-k ETA(m)k baino hasierako planteamendu estrategikoa osoagoa izan arren, taktika arloan egindako akatsek Bloke PMa ezereza bihurtu zutela prozesu iraultzaileari begira, KAS Blokeak, HASIren lanari esker batez ere, antolakuntza-forma jasoagoak lortzen zituen bitartean.errian aurkitzen baita.
Aurrerago, abangoardiako Alderdiak masa-frontearekiko eta Erakundearekiko duen egitekoa ere desitxuratzen da. Alde batetik, burgesiaren bloke zapaltzaileak herri langilearen gain duen eraginagatik masa borrokak beharrezko indarra ez zuela argudiatuz, honi beharrezko tresnekin aurre egin ordez (Alderdia bera (EIA) oso garrantzitsua izanik), bere disoluzioa frontean iradokitzen da (EE). Bestetik, Alderdi hori legala “izatearen” ondorioz, Erakundearen gidaritza politikoa ezarri ezin zuela esanez (Otsagabian oso argi geratu ez zenaren adierazle), eta bestelako formula zehaztugabeak bilatu behar zirela.
Nazioarteko azterketa oso era finean dago eginda, Tr

No hay comentarios: