Buscar este blog

08 septiembre 2015

Arnaldo Otegiren “lidergoa” eta Gara-ren papera. Erlaitza

https://erlaitzan.wordpress.com/

Arnaldo Otegi eta bere “lidergoa”
Gaur egungo ezker abertzale “ofiziala”-ren estrategian Arnaldo Otegik duen tokia oso garrantzitsua dela nabarmena da. Ez da edonor, “liderra” da.Beraz, garrantzitsua iruditzen zait lidergo horren azterketa politiko bat egitea.
Denok dakigun bezala Arnaldo Otegi espetxeratuta dago gaur egun eta euskal preso politiko guztien kasuan bezala, bere bahiketa onartezina iruditzen zaidala erranez hasiko naiz.Gure herria zapaltzen duten estatuak ez dira nor euskal militante politikoak epaitu eta zigortzeko. Sarri errana izan den gisan, izatekotan Euskal Herriak edo historiak epaituko du bakoitza.
Aurrekoa berez erran beharrik ere ez legoke, baina Arnaldo Otegi preso dagoela jakinik eta sarri egoera hori bere “lidergoaren” balorazioak ukatzeko erabiltzen denez,adierazi beharrekoa iruditzen zait. Izan ere, batzuen miresmen eta idolatria eta besteen ezinikusia baititu Arnaldok arrazoi desberdinengatik. Hemen bere “lidergoaren” azterketa bat egin nahi dut eta ez bere pertsonaren edo ikuspuntu politikoen ingurukoa, halako azterketa batek elementu horiek nolabait  jasotzen baditu ere.
Frakzio baten eta bi eragileren “lidergoa”
Nere iritzia argiki azalduko dut. Arnaldo Otegi ezker abertzaleko frakzio erreformistaren burua da eta bere “lidergoa” frakzio hori bultzatu duten bi eragileren sorkuntza da batez ere. Bi eragile horiek inperialismo anglosaxoiaren “bakegileak” eta Gara (Naiz) dira.
Aurrekariak
Ukaezina da aspalditik ardura handiko erantzunkizunak izan dituela Otegik eta erreferentzialtasun nabaria lortu zuela lehen ere. Jende anitzek bozeramaile eta hizlari apart gisa ikusten zuen eta bere izaera eta oratoriak karisma bat eragin zuen sektore zabaletan.Hori ukaezina da, bere protagonismoak mesfidantzak ere eragiten zituela bezain ukaezina.
Gogoratzekoa da HBren Mahai Nazionala espetxeratu ostean eratu zen Mahai Nazional berriko kide eta eledunetako bat izan zela. Joseba Permach eta biak bihurtu ziren garai hartan HBren eta ezker abertzalearen aurpegi publiko ezagunen.Batasunan ere Arnaldok bozeramaile ardurak izan zituen, baina beste bozeramaileen gainetik nabarmendu dela argi dago, lehen aipaturiko erreferentzialtasun hori lortuz.
Gasteizko legebiltzar autonomikoan ere ezker abertzalearen eledun nagusi bilakatu zen,baina printzipioz Batasunan bozeramailetza ardura besterik ez zuen, Mahai Nazionalak ez baitzuen lider kargurik (ez presidente,ez idazkari nagusirik).[Egon badude lidergo perstonala antolatzen duten antolakuntza ereduak eta Otegiren kide Rafa Diezek bere garaian adibidez, idazkari nagusi kargua zuen LABen,baina ez herritar batasunak, ez ENAMek ez zuten lidego pertsonal kargurik.]
Otegik erreferentzialtasun nabaria eskuratu zuen beraz, baina lehenago ere “buruzagi karismatikoak” izanak zituen ezker abertzaleak. Bera ordea, inoiz ez bezalako “lider” bihurtu dute. Baina ez preseski ezker abertzaleko kidegoak kargu hori ezartzearen ondorioz, frakzio baten sorrera eta botere-hartzeari loturik baizik.
Nazioarteko komunitate inperialistaren “bakegileen” papera
Gatazkak konpontzeko aholkulari edo bitartekari gisa izendaturikoek jokaturiko paperaren garrantzia argia da.
Conferencia organizada en Donostia por Lokarri impartida por Brian Currin, mediador sudafricano en conflictos y experto en la cuestión vasca. En la imagen, Currin en un momento de la charla.
Batzuek “nazioarteko komunitate” deitzen dutena izatez nazioarteko inperialismoa da eta inperialismoak, armak bezala, bere “gatazka konpontzaileak” ere baditu mugimendu iraultzaileak indargabetzeko.Zentzu horretan, inperialismo anglosaxoiak bere interesentzat arrakastaz garatu zuen “baketze eta adiskidetze” prozesua Hegoafrikan.Eta gero, halako prozesu bat bultzatu zuten Irlandan.Eta gero Euskal Herrian.
“Bake-laguntzaile” horien premisen artean garrantzitsuenetako bat da aldeetan “lidergo” sendoak behar direla. Hortaz, Hegoafrikan Mandela-ren eta Irlandan Adams-en lidergoak indartu zituzten. Jakina, horrek logika argia du: beraientzat nahikoa da lider hori “konbentzitzea”, gero, jada liderra denez, jendeak hura segituko du.Horregatik, arretaz aztertzen dute noren lidergoa sustatu.
Ziurrenik azkar nabaritu zuten Arnaldoren posizioak interesgarri zitzaizkiela eta erreferentzialtasuna izan zitekeena, “lidergo argi” bilakatu behar zela.
Segurki, “Loiolako prozesua” mugarri izan zen hortan. ”Nola liteke Batasunak posizio bat agertzea eta ETAk beste bat? Hori ez da serioa, Hegoafrika eta Irlandan horrela ez du funtzionatu!” pentsatuko zuten. Lidergo argia behar beraz, baina euren interesen aldekoa noski.Eta ez bazegoen, sortu egin behar.
Gara-ren paper erabakigarria
Lehenagoko erreferentzialtasuna ere bultzatu zuen Garak eta horren adibide da “Bihar Euskal Herria” liburuaren argitalpena 2005ean,baina aipaturiko lidergoaren gisako eraketa, aipatu bezala, “Loiola” ostean ematen da.
2007ko ekainean Martutenen espetxeratu zuten Otegi. Berak kontatua duenez [“El tiempo de las luces”, Fermin Munarriz,Gara,2012] han zabalik mantendu zituen nazioarteko bitartekariekiko harreman-bideak eta estrategia aldaketaren aldeko dokumentu bat idatzi zuen. Bere hitzetan “Zutik EH”ren muina izanen zena kasik literalki jasoz. Baina ENAMek beste norabide bateko ildoari eutsi zion.
Orduan elkarloturik agertu ziren “ziabogaren” aldeko Otegiren frakzioa eta bere “lidergoa” eta hor paper erabakigarria jokatzen du Gara egunkariak.
Manana-euskLuces
  • Arnaldo Otegi 2008ko abuztuan atera zen Martuteneko kartzelatik eta bere hitzetan [“El tiempo de las luces”] hainbat hilabete “jendearekin egoten” eman zituen.
  • Handik 3 hilabetetara elkarrizketa luze bat egin zioten Garan.
Garak argiataraturiko elkarrizketa-liburu horretan horrela kontatzen da (jatorrizko bertsioa, gazteleraz):
“El tiempo de las luces”, “Encrucijada en la izquierda abertzale” atala, 98.orrrialdea:
“-Galdera: En noviembre, hace usted su primera aparición a través de una entrevista en “Gara” y con sus palabras se comienza a articular públicamente un discurso que apunta a una renovacion estratégica. Era una reflexión compartida por otras personas? (…)
Erantzuna:Aquella reflexión era ya compartida con un número reducido de militantes y por eso la expresé en términos personales, porque en aquel momento aquella no era la línea oficial de la izquierda abertzale.”
-Galdera: Su mensaje se distancia entonces de la posición “oficial” y no deja lugar a dudas: (…) Como es recibido este discurso en la izquierda abertzale?
-Erantzuna: No quiero ser vanidoso ni mucho menos pedante,pero estoy convencido de que mi discurso es recibido como un auténtico balsamo por nuestras bases sociales y electorales y por nuestra militancia en términos muy mayoritarios, me atrevería a afirmar.Pero es también evidente que en ese momento ese discurso chocaba frontalmente con lo que era la línea oficial en la izquierda abertzale”.
Elkarrizketa hartan Otegik publiko egindako bere posizioek “frontalki” talka egiten zuten beraz ENAMen ildoarekin.Eta zein izan zen Gararen ekarpena? Ildo ofiziala zena bultzatzea? Neutral mantentzea akaso? Ez, inola ere ez; Gara izan zen Otegiren posizioen eta lidergoaren tranpolina.
Horren gauzatzean mugarri bat 2009ko urtarrilean eman zen,hots elkarrizketa hartatik bi hilabetetara.
Forum1
Garak bere 10.urteurrena ospatzen zuen (Josu Juaristi zen orduan zuzendaria) eta ekimen gisa Otegiren hitzaldi-elkarrizketa antolatu zuten Donostiako Kursaalean.Hantxe aritu zen Otegi kazetariei erantzunez, “txoke frontala” suposatzen zuten iritzi haiek pinganilo eta guzti agertzen (interneten ikusgai dago hizketaldiaren bideo osoa)!
Bi gauza suposatu zituen ekitaldi hark.Jende askok pentsatzea iritzi horiek adostuak eta ofizialak zirela batetik eta lider-figura baten altxatzea bestetik.
Lidergoaren” sustapena
“El tiempo de las luces” liburuan handik bi hilabetetara gertaturikoa ere jasotzen da:
El 16 de marzo de 2009 tiene lugar en Donostia una imagen inedita:por primera vez desde su salida en prisión en agosto de 2008, Otegi comparece en una rueda de prensa pública encabezando una plural representación de la izquierda abertzale que proclama la necesidad de activar una “estrategia independentista eficaz” que permia abrir un proceso democratico.
Garak altxaturik, nazioarteko bitartekariek hain funtsezko duten liderra “trasatlantikoa biratzeko” ongi posizionatua zegoen.
Geroztikoa, lidergo horri dagokionez sustapena izan da eta bere lagun Egigurenen arabera espetxeratze berriak indartu egin du lidergo hori. Edozein kasutan, bere frakzioak ahaleginak egiten ditu berau sendotzeko eta Gara-Naiz-en etengabea da hori.
Lehenik Mandelarekin parekatzeko preso zenbakiaren erabilera izan zen eta gero “Free Otegi” kanpaina,biek ezaugarrien artean dutelarik nazioarteko eragile horien bultzada.
gerry adams
free
Otegi “lider” bilakatu dute eta lidergo horrek zeri erantzuten dion argi izatea garrantzitsua iruditzen zait.Baita Garak zer paper jokatu zuen eta jokatzen duen azpimarratzea ere.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Burua hautsi dek/n hi haiz hi txorimalo basatia. Nire ustez intxaurrondon sortua