Buscar este blog

25 mayo 2016

DISIDENTZIAK ETA IÑAKI EGAÑAREN IRAINAK.ERLAITZA


EGAÑA aparatero hasta la muerte
Erreformista zutikzaleak krisian dabiltza eta zitalkeri guztiekin arituta ere, handitzen ari den disidentzia abertzale iraultzailearekiko inpotentziak jota daude. PNVrekiko eta Podemosekiko segidismoan espazio politikorik gabe, nazioarteko inperialismoaren “ekarpenaren” zain, kerik saldu ezinik eta konberso gisa agerturik, marginalitatera doaz (estatuen eta kapitalaren zapalkuntza gainditzeko inolako potentzialik ez izatera). Zentzu hortan “Ez ezker, ez abertzale, kaka de la vaca” ez da soilik Elgoibarren berriki agerturiko margoketa bat;euskal nazio eta klase kontzientzia duten sektore zabalek pentsatzen dutenaren laburpen gisakoa ere bada.
Inpotentzia hori ordea, prepotentzia bihurtzen dute alternatiba iraultzailearekiko eta beraien medioak,oraindik askoz ugariagoak direnak, baliatzen dituzte argudio eskasia ordezkatuz, irainak zabaltzeko.
Bere irakurleei “lectores con criterio” deitzen dien Gara-Naiz-ek informazioak ukatzen dizkio bere irakurlegoari, beraien irizpide propioz egin ditzaketen hautuei beldur diotelako. Horrela gertatu da Askatasunaren Bidean batzarraren aurkezpenarekin ere. Informaziorik ez aste osoan, baina iraintzeko artikuluak aldiz bai.
Oraingoan ere Iñaki Egaña nabarmedu da “Disidencias” izenburuko artikuluarekin eta ohi bezala, erreformismo hutsalena baizik ez dena literatura itxurarekin aurkeztu du, estalki iraultzailez aurkezteko. Nola ez, itxuroso gelditzeko taktika eta estrategiaren garrantzia  eta Leninen ezkerkeriaren aurkako liburua aipatu eta mundua inolako eraginik ez duten taldexkaz beteta dagoela gogoratu du.
Eta puntu horiei dagokionez, berak oportunismoz egin arren, gogoratu eta beti aintzat hartzea garrantzitsua dela iruditzen zait. Lehen mailako kontraesanak eta sekundarioak ongi bereiztea, estrategia eta taktika gogoetatu,finkatu eta garatzea, ezkerkeriaren arriskua zorrotz ekiditea,… baita eragin politikoa ildo aurkaritik haratago askapen prozesuarekiko neurtu eta bideratu behar dela argi izatea ere. Beti saiatu behar da edozein testutatik zerbait baliagarri ateratzen…
Gainerakoan bere artikulua iraina besterik ez da. Izan ere, duen argudiaketaren funtsa orokorrean (historikoki zein orain,Euskal Herrian zein munduan) “disidentzia” kaltegarritzat eta “ofizialismoa” ontzat aurkeztea baita. Gakoa beti ildoan dagoela eta ildo politiko bat une batean ofizial eta beste batean disidente izan daitekeela ahantziz. Abertzaletasun iraultzailea bera nazioarteko komunitatearen ke berbera saltzen zuen abertzaletasun ofizialarekiko (orduan PNV) disidentzian gorpuztu zen eta felipe espainolistekiko gatazkan bihurtu zen geroago ofizial. “Disidentzia” politikoki beti txarra balitz, ETA eratu zutenek hautu txarra egin zuten garaiko ofizialtasunaren aurka ekinez eta V.asanbladaren testuinguruan espainolistak nagusitu balira Etxebarrieta anaiek eta abarrek espainolismoa onartu beharko lukete. Salatzen zuten joera likidazionista ofiziala izanen litzatekelako. Pentsaezina,noski, ez hanka ez bururik ez du ildoen arteko talkak disidentziaren interpretazio zentzugabe horrekin aurkezteak. Duen zentzu bakarra noski, historia eta mundua aipatuz, hemen eta orain indartzen ari den disidentzia-alternatibaren aurka egitea baita.Eta hori apaindurak kenduta irainez egiten du:
“(…)son brindis al sol. Experiencias de satisfacción personal, narcisismos no detectados. Mentiras, despechos por frustraciones, frustraciones por despechos. La Europa del siglo XX y XXI conoce demasiadas crónicas de este tipo, mancilladas por un instante, por una época. La falta de credibilidad, de compromiso…”.
Lehentasuna argiki erreformismoa gainditzea da, uste dut gero eta gutxiago begiratu behar zaiela zutikzaleei eta une honetan beharrezko alternatiba argia altxatzean behar dela batik bat zorroztasuna,azterketa eta ausardia.Baina noski, pentsatzen dut ere borroka ideologikoa funtsezkoa den bezala, duintasuna ere funtsezkoa dela eta halako irainei erantzuteko tartetxo bat hartzeak merezi duela.
Iñaki Egañak sarri sareetako anonimotasuna kritikatzen du, norbaitek aurpegia edo izena erakusten badu berriz narzinismoa. Aurpegi galanta behar da, gauza bat zein kontrakoa egin, kontua deskalifikatzea da. Eta oraingoan konpromiso eza aipatzera ere iritsi da, noren eta urteetan bizia eta askatasuna jokatu eta errepresio latza pairatutako militanteen aurka. Noren eta “antzinako borrokalari” gisa ofialtasuna babestuta “bakearen aldeko gudari-ohi eskuzabal gisa” goraipamen goxoan egon beharrean, zapalkuntza gordineko egoera eta likidazioa salatzera atera direnek, horrek pertsonalki jazarpen eta irainak suposatu arren.
Uste dut Iñaki Egaña lehen zein orain oso urrun dagoela Askatasunaren Bidean aurkeztu zutenen konpromiso mailatik, baina iritziak emateko ez dut uste halako konpromisorik izatea inorentzako baldintza denik. Alta kasu hontan beharbada ongi legoke gogoratzea ez duela iraintzen nahi duenak, ahal duenak baizik.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Otro de los canallitas sin moral y decencia que han medrado durante décadas en el aparato.